XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hiruhileko kuotak

6. Hasieran urte bakoitzean ezartzen diren moduluak eta indize zuzentzaileak jarduera-alorraren oinarri-datuei, urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean, dagozkienak izango dira.

Oinarri-daturen bat urtearen lehenengo egunean ezin zehaztu daitekeenean, aurreko urtean legokiokeena hartuko da.

Arau berori erabiliko da beti, boladako jarduerak direnean.

Aurreko urtean jarduera egin ez denean, hasieran erabiltzen diren moduluak eta indize zuzentzaileak hasierako eguneko oinarri-datuei dagozkienak izango dira.

Modulu bakoitzaren oinarri-datuak zenbaki oso bat ez izatera, bi zifra hamartarrekin adieraziko da.

7. Ateratzen den kuota laurdenetan sartuko da, subjektu pasiboak aurkeztu behar dituen aitorpen-likidazioen bitartez; egin-eginean ere, aitorpen horiek apiril, uztail eta urriko egutegiko lehenengo hogeita bost egunetan, eta urtarrileko egutegiko lehenengo hogeita hamar egunetan aurkeztuko ditu; hala eta guztiz ere, hurrengo 10. atalean adieraziko diren inguruabarrak jazotzen direnean, bidezko erregularizazioa egingo da.

8. Jarduerari hasiera urtarrilaren 1az gero ematen zaionean, edo abenduaren 31 baino lehen uzten denean, edo inguruabar biak batera gertatzen direnean, aurreko atalean adierazitako epeetan sartu beharreko kopuruak honelaxe kalkulatuko dira:

1go. Urteko kuota, aurreko 6. atalean ezarritakoaren arabera, jarduera-alorrari dagozkion moduluak erabiliz zehaztuko da.

2gn. Jardueraren egutegiko hiruhileko bakoitzeko, kuotaren laurdena sartuko da.

3gn. Egutegiko lehenengo hiruhileko ezosoan sartu behar den kopurua honela lortuko da: egutegiko hiruhileko horretan jarduera egiten izan den egunen kopurua zatituko da hiruhileko horretako egutegiko egun guztiez; hortik zatidura bat lortuko da, eta zatidura hori biderkatuko da egutegiko hiruhileko osoari dagokion kuotaz.

9. Boladako jardueretan, kuota aurreko 6. atalean ezarritakoaren arabera kalkulatuko da.

Eguneko kuota, urteko kuota aurreko urtean izandako jarduera-egun kopuruaz zatitzetik ateratzen dena izango da.